Udalak 2.300 triptiko buzoneatu du Txorierriko Igogailuari buruzko informazioa emateko

Leioako Udalak 2.300 triptiko postontzietan banatzeari ekin dio, Txorierri eta Lamiako auzoetako biztanleei zenbait hilabete barru irekiko den Txorierriko Igogailuaren berri emateko, azpiegitura berriaren lanak hastera doazen honetan.

2,1 milioi euroko inbertsioa eskatzen duen soluzio mekanikoak, Lamiakoko metro geltokiaren aurrean dagoen Langileria kalearen eta Txorierri auzoaren arteko maila aldaketa gaindituko du. Izan ere, gertu dagoen arren, askoz altuago dago.

Lanak oinarrizko lau elementu izango ditu: hormigoi armatuzko hobi korritu inklinatua, igogailuaren kabina panoramikoa eta bi geltoki terminalak. Modu berean, beste batzuen artean, hiriko altzarien kokalekua, hainbat motatako argiztapen publikoa, espaloiak, euspeneko hormak eta eskailera erantsia ere jasoko ditu.

Azpiegitura berria doakoa izango da, 47 metroko maila aldaketa gaindituko du, 113 metroko ibilbide horizontalarekin, 22,5 graduko inklinazio angeluarekin, 25 pertsona eraman ahal izango ditu, ordu bakoitzean joan-etorriko 8 bidaia egingo ditu, hau da, ordu bakoitzean gehienez ere 400 pertsona eraman ahal izango ditu, eta ibilbidea 2 minutukoa izango da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude