Udalak argitaratu du Telleriako etxebizitzak esleitzeko zozketen zerrendak jasotzen dituen notario-akta

Hiru eguneko epea egongo da erreklamazioak aurkezteko

Leioako Udalak notario-akta argitaratu du, Leioako Telleria auzoan babes ofizialeko 11 etxebizitza (BOE) eta 4 udal etxebizitza tasatu (UET) esleitzeko egindako zozketaren zerrendarekin batera. 3 egun balioduneko epea egongo da erreklamazioak aurkezteko, iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; hau da, aste honetako asteazkena, osteguna eta ostirala.

Berau Iban Rodriguez alkateordeak sinatutako 2134/18 dekretuaren bidez onartua izan da. Dekretuan zehaztutakoaren arabera, zozketa Rodolfo Soto Fernández notarioaren aurrean egin zen, eta horren akta gaur bertan aurkeztu izan da udalean, erroldan 9.740/18ko zenbakia duelarik.

Aipatu notario-aktan hamabost etxebizitzetako baten behin-behineko esleipendunen eta itxaron-zerrendak azaltzen dira. Eta, arestian esan bezala, ostiralera arteko epea ematen zaie interesdunei erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zozektaren prozedura eta izandako akatsak

Notario-aktan zozketarekin hasi baino lehen zozketaren prozedura azaldu zela jasotzen da, hots, 6 zozketa –hiruna prozesu bakoitzeko– egingo zirela, eta zein izango lehentasuna ere azaldu zela agertzen da, hots, lehenik eta behin Leioan erroldatuak, bigarrenik, Leioan lan egiten dutenak, eta hirugarrenik, Euskadiko Autonomia Elkarteko Leioa ez beste herriren batetan erroldatuak, bai Babes Ofizialeko Etxebizitzen kasuan zein Udal Etxebizitza Tasatuenean.

Aktan, hala ere, zozketan izandako bi akats azaltzen dira: lehenik eta behin, zozketa egin bitartean sortutako zalantzak 6 eta 9 zenbakiak zituzten zenbakiekin, papertxoetan ez baizen argi geratzen zein zen zenbaki bakoitza. Hori detektatu zen 98 zenbakia atera zenean ezen, buelta emanda –ez baitzuen ezelako markarik– 86 irakur baitaiteke. Hala ere, zozketarekin aurrera egitea erabakitzen da “eta papertxoari mahaian aurkitzen diren antolatzaile eta notariori erakutsi bezalako zenbakia esleitzen zaio -98-, zenbakiaren azpian marratxo bat eginez nola irakurri behar den adieraziz”.

Baina, horretaz gain, beste akats bat ere gertatu zen zozketan: papertxo guztiak kutxatik aterata, bat falta zela –168 sartu ziren eta soilik 167 zenbaki zerrendatu ziren–. Zerrendatutako zenbaki guztiak  begiratuta, zerrendan apuntatu gabe zegoen zenbakia 96a zela ohartu ziren mahaikoek, notario-aktan datorrenez. Eta “hori noiz izan zen kutxatik aterata ez dakitenez, antolatzaileek lehen zozketa hori bertan behera uztea eta berriro egitea erabaki zutela” jasotzen du notarioak idatzitako aktan.

Zozketen emaitzak eta Artirent XXIren azalpenak

Zozektaren emaitzak ere jasotzen dira Leioako notarioak egindako aktan.

Hala ere, Artirent XXI S.L. enpresak, bere webgunean eskegi zuen ohar baten arabera, erreklamazioen ostean sortuko diren behin betiko zerrendek esleipenen ordena zehazten dute, baina behin betiko esleipenak eskatzaileek egindako etxebizitza motaren arabera (logela 1 edo 2 eskaerak) eta hautaketa txanda heltzen den momentuan eskuragarri egongo diren etxebizitzen arabera egingo dira.

Horretarako, enpresak iragartzen du laster jarriko dela esleidunekin harremanetan (epostaz edota telefonoz) jakitera emateko behin betiko esleiduna izan dela adierazteko eta enpresaren buegoetara joateko etxebizitza zehatza aukeratzeko.

Behin hori eginda kontratua sinatzeko deia egingo zaie esleidunei. Horretara fidantzaren kopurua sartua dagoeneko banku-ziurtagiriarekin eta bankuaren berme gehigarrien edo banku abalaren egiaztagiriarekin joan beharko da.

Behin alokairu-kontratua sinatuta, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailean oniritzia emateko eskaera egingo du enpresak, hilabete bat edo bi luzatuko den prozesua izanik. Behin oniritzia jasota hitzordua egingo du enpresak esleidunekin etxebizitzen eraikinean bertan giltzak emateko eta etxebizitzaren inguruko azalpen guztiak emateko.


Info +

2134/18ko Udal Dekretoa

Zozketaren notario-akta

Esleidunen behin behinekoen zerrenden notario-aktak

Artirent XXI S.L. enpresaren oharra

Telleria hutsik arearen zozketetann onartutako pertsonen behin betiko zerrendak 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude