Udalak aurkeztu du Gabonetako kultur programazioa

Leioako Udalak aurkeztu du Gabonetarako prestatu du kultur programazioa.

Horren barruan Olentzeroaren inguruko ekitaldiak, Gabonetako parkea, Errege Magoen ospakizuna, Gaztegunearen programazioa eta bestelako ekimenak sartzen dira.

Olentzeroa dela eta, berari zuzendutako gutunak hilaren 24ra arte jasoko dira Kultur Leioan (goizeko 9:00etatik 21:00etara), eta abenduaren 23an (18:00etan) Olentzeroarentzako gutunak jasoko dira ere Pinuetan. Bestalde, abenduaren 24an Lamiakon, Pinuetan eta erdialdean (Elexalde errotatik abiatuta) Olentzero jaiak ospatuko dira. San Bartoloméren kasuan, jaia 18:00etan hasiko da.

Bestalde, hilaren 21an, ostiralean, gaztain erreak eta Olentzero fotokroma egongo da Bulebarrean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Abenduaren 22an, Kultur Leioan (19:00etan), Leioako Musika Bandaren kontzertua izango da. Abenduaren 26 eta 27an, Kultur Leioaren Anbiguan, arratsaldeko 18:00etan hasita, ipuin kontalariak egongo dira. Eta abenduaren 31n, kanpanada txikia antolatu da Bulebarrean (11:00etan).

Aurrekoaz gain, Gabonetako Parkea urtarrilaren 2tik 5era bitartean zabalik egongo da Kandelazubietan, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Horren barruan, urte 2 eta 5 urte bitarteko umeentzako ludoteka, tailerrak (6-23 urteko umeentzat), suhiltzaileak (urtarrilaren 3an) eta ikuskizun bat egongo da urtarrilaren 5ean (13:00etan).

Azkenik, urtarrilaren 5ean, Errege Magoen ospakizuna burutuko da Kultur Leioan, 18:30ean hasita.

Gazteguneko egitaraua

Gaztegunari dagokionez, hainbat ekimen antolatu dira Gabonetako jaietan egiteko. Honakoak: sukaldaritza tailerra (abenduaren 21 eta 22an); globoflexia tailerra (abenduaren 23an); sormenezko robotika tailerra (abenduaren 26, 27 eta 28ko goizetan); terrarioa sortzeko ikastaroa (abenduaren 26an); Badakizu ala ez dakizu? jokoa (abenduaren 27an); murgilketak 3D betaurrekoekin (abenduaren 28an); ping-pong txapelketa (abenduaren 29 eta 30ean); zientzia tailerra urtarrilaren 2 eta 3ko goizetan; zure eskumuturrekoa edo lepokoa egizu ikastaroa urtarrilaren 2an; Just Dance txapelketa urtarrilaren 3an eta sukaldaritza tailerra urtarrilaren 4 eta 5ean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude