Udalak ikasteko gela bat prestatu du Udal Liburutegian

Iban Rodríguez-ek zabaldu du Kultur Leioan dagoen Udal Liburutegian ikasteko gelaren prestaketa lanak nahiko aurreratuta daudela. Facebook-en duen orrialdearen bitartez ezagutarazi zuen berria, aurreko asteazken gauean.

Proiektua 2018ko Udal Aurrekontuetan sartu zen, EH Bilduk egindako zuzenketa baten bitartez. Aritz Tellitu EH Bildu Leioaren bozeramaleak pasa den ostegunean gogoratu zuen hori txio baten bitartez, eta ikasteko gela hori astean zehar zabalik egoteaz gain, azterketa garaiko larunbat, igande eta jaiegunetan ere zabalduko litzatekeela ekari zuen gogora, “Leioan ikasteko espazio gehiago izatea ahlbidetuz”.

Tellituk apirileko Osoko Bilkuran ikasgela honen proiektuaren egoeraz galdetu zion Mari Carmen Urbieta alkatesari. Honek laster hasiko zirela atonketa lanekin erantzun zion, baina ez zuen ziurtatu gela oraingo azterketa aldirako prest egongo zenik.

Asko dira azterketa garaian ikasteko halako lekuen beharra duten ikasleak. Leioako Campusean astean zeharreko hainbat gela daude Bibliotekaren eraikinean, baina asteburu eta jaiegunetan itxita egoten dira. Azpiegitura berri honek aukera gehiago eskainiko dizkie herriko ikasleei bertan ikasteko, kanpora joan behar barik.

 

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude