Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du estupefazienteak saltzeagatik

Joan den larubatean, martxoaren 30ean, Leioako Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen Amaia etorbideko taberna batean estupefazienteak saltzen ari zenean.

Beste behin, herritar baten deia izan zen Udaltzaingoa alertan jarri zuena. Pinuetako auzoan jarrera susmagarria zuten hiru pertsonen gaineko abisua ematen zuen herritarrak. Agenteek, deskribatutako pertsonak aurkitu zituzten eta, jarraitu ondoren, Amaia etorbideko taberna batera sartzen zirela ikusi zuten. Bertaratu zirenean ezustekoan harrapatu zuten euretariko bat estupefazienteak saltzen. Honetaz gain, lokalean salmentarako prest zegoen droga gehiago aurkitu zuten agenteek.

Guzti honegatik, atxilotua, J.P.C eta Getxon erroldatutakoa, Udaltzaingoaren bulegora eraman zuten agenteek, ondoren epailearen aurrean jartzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude