Udatxiki programarako aurkeztutako eskaera guztiak onartu dira

Udatxiki programan parte hartzeko eskaera egin duten 285 ume txikiak onartuak izan dira, Udalak ezagutzera eman duenez.

Programa hau 2013, 2014, 2015 eta 2016. urteetan jaiotako eta Leioan erroldatutako umeei zuzenduta dago. Lanean diren “gurasoei laguntzeko programa da, lana eta familia batera eramaten laguntzeko, eta aldi berean ikasturteko heziketaren osagarri moduan aurkezten da programa hau, kalean eta komunitatean murgilduago. Bi helburu horiekin antolatzen da Udatxiki programa”.

Programa Altzaga, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan izango da. Jarduerak 9:00etatik 14:00etara garatzen dira, eta 08:00etatik 09:00etara haurtzaindegi zerbitzua dago.

Aurten ere ordutegia luzatzeko aukera dago, umeak 14:00etatik 16:00etara bazkaltzen eta siesta egiten gera daitezkeelako. Zerbitzu honek 70 €-ko kostea izango du hilabetean; zentro bakoitzean 15 umeko minimoa eskatzen da.

Familiekin egingo diren batzar informatiboak ondorengo egunetan egingo dira: Altzagan, jantokian, ekainaren 26an, bi txandatan: lehenengoan 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoen gurasoekin 18:30etik aurrera; eta 19:30etik aurrera 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoen gurasoekin. Bestalde, ekainaren 27an, Artatza Pinuetako ikastetxearn liburutegian, 18:00etan izango da bilera; eta, azkenik, Mendibilekoenak Txomin Arestiko ikastetxeko jantokian bilduko dira ekainaren 271n ere, arratsaldeko 19:30etik Aurrera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude