Udatxikin izena emateko epea astelehenean irekiko da

Uztailean Udatxiki programa ludiko-hezitzailea bueltatuko da. Programa hau 2012, 2013, 2014 eta 2015. urteetan jaiotako eta Leioan erroldatutako umeei zuzenduta dago. Izen-emateak udaletxeko Hezkuntza Sailean egin beharko dira, Kultur Leioako 4. solairuan, maiatzaren 28tik ekainaren 6ra, 09:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago eskuratzeko 94.607.2576 telefonoan edota udalhezkuntza@leioa.net-era jo daiteke.

“Lanean diren gurasoei lagundu nahi dien programa da, lana eta familia batera eramaten laguntzeko, eta aldi berean ikasturteko heziketaren osagarri moduan aurkezten da programa hau, kalean eta komunitatean murgilduago. Bi helburu horiekin antolatzen da udaro programa hau”, udal arduradunek adierazi dutenez.

Programa Altzaga, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan izango da. Jarduerak 9.00etatik 14.00etara garatzen dira, eta 08:00etatik 09:00etara haurtzaindegi zerbitzua dago.

Aurten, gainera, ordutegia luzatzeko aukera dago, umeak 14:00etatik 16:00etara bazkaltzen eta siesta egiten gera daitezkeelako. Horretarako gurasoek termo batean ekarri beharko dute bazkaria, eta umeak ezin izango dira hartu 15:45 baino lehenago. Zerbitzu honek 64 €-ko kostea izango du hilabetean; zentro bakoitzean 15 umeko minimoa eskatzen da .

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude