Udondoko ikaztegi eta Aiotarren taberna zaharrak

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurko argazkian Udondo aldeko eraikin interesgarriak ikus ditzakegu. Ikaztegi zaharra –motorra dagoen lekuan– eta, horren jarraian, eraikin aspaldi desagertua, baina Aio familiaren joskintza-denda hasieran eta ostean taberna izen zena azaltzen dira.

Badirudi ospakizun bat zegoela, kotxearen apainketak –eta hiru gizonak kapotaren gainean jarrita– behintzat hori pentsatzera garamatza. Zer baina ez dago argi: herriko jaiak? Baliteke. Edonola ere, frankismoan Calvo Sotelo kalea zen eta gerora Sabino Arana izena hartu zuen horretan zeuden ikaztegia, etxebizitza eta taberna.

Egun, guztiz bestelako paisaia geratzen zaigu hor, gure irudi honekin zerikusirik ez duena.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude