Umore Azoka Leioak “Establezimendu Lagunen” aukera zabalduko du tokiko ostalaritza dinamizatzeko

Umore Azokak hasiera eman dio udalerriko ostalaritza lokalei zuzendutako “Establezimendu Lagunak” programarekin bat egiteko prozesuari. Ekimen horren helburua, alde batetik, akreditatutako profesionalek, Leioa barruan, erakundeak emango dizkien ticketak erabiltzeko ahalik eta aukera gehien izatea da eta, bestetik, azokan parte hartzen duten konpainiak, programarekin bat egiten duten ostalaritzako establezimenduen artean banatzea, bakoitzaren ordutegiak eta emanaldien guneetatik gertutasuna kontuan izanda..

Ostalaritza establezimenduekin bilera

Azokaren kudeaketaz arduratzen den Kultura eta Gazteria Sailak informazio bilera antolatu du datorren asteartean, martxoaren 27an, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Leioan, interesatuta egon daitezkeen establezimenduei xehetasun gehiago eskaintzeko. Aurreko edizioetan bezala, lokalek aurreikusitako aukeretako batekin edo gehiagorekin egin dezakete bat: “Ticket Menu”, 12 euroko bazkari edo afari osoetarako, eta “Ticket 4 euro”, edozein kontsumizio hartzeko.

Bat egiteko prozesua apirilaren 10a baino lehen gauzatu beharko da, Kultur Leioan eta Interneten eskuragai dagoen inprimakia betez. Horrela, “Establezimendu Lagunak” programa lagungarria izango da tokiko ekonomia dinamizatzeko eta ostalaritza sektorea sustatzeko..

Umore Azoka Leioa 2018k Euskal Herriko 21 konpainia, Estatuko 12 eta atzerriko 4 izango ditu, eta maiatzaren 17tik 20ra 100 emanaldi baino gehiago eskainiko dituzte Leioako kaleetan. Horrez gain, Leioako 4 kolektibok “Tokiko Eszena” programan hartuko dute parte.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude