Umore Azokak 525 proposamen artistiko jaso ditu 2018ko edizioan parte hartzeko

Umore Azokak 525 proposamen jaso ditu 19. edizioan parte hartzeko, hau da, 2018ko maiatzaren 17tik 20ra izango den edizioan. Horrela, berriro gainditu du aurreko urteko eskaera kopurua.

Guztira, 525 proposamen artistiko horietatik, 72 (%13,72) Euskal Herrikoak dira; 286 (%54,48) Estatukoak, 14 autonomia erkidegokoak; eta 167 (%31,80) nazioartekoak, 25 herrialde desberdinetakoak, hala nola, Frantzia, Italia , Erresuma Batua, Belgika, Alemania, Finlandia, Holanda, Suiza, Polonia, Portugal, Norvegia, Suedia, Ukrania, Argentina, Brasil, Costa Rica, Mexiko, Uruguai, Kolonbia, Guatemala, Kanada, Cabo Verde, Israel, Korea edo Japonia.

Eskabide kopuruaren igoera horrek azken urteotako gorantzako joeraren ildotik jarraitzen du, eta argi erakusten du konpainiek Umore Azokan parte hartzeko duten interesa, erakusleiho aparta eta kaleko arteen galdu ezinezko hitzordua delako.

Azokaren zuzendaritza hasi egin da, honezkero, 19. edizioan parte hartuko duten konpainiak eta ikuskizunak hautatzeko prozedurarekin, eta erabakia urtarrilaren 7a baino lehen emango da ezagutzera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude