Umore Azokak bere XIX. edizioa itxi du gaur, programazioaren azken emanaldiekin

Umore Azokak amaiera eman dio gaur bere XIX. edizioari. “Kamaleonikoena” izateaz gain, ikus-entzuleen aldetik jaso duen “harrera bikaina azpimarratu behar da”, antolatzaileen arabera. Gaur, 12:00etatik 14:30era, edizio honetako azken 11 emanaldiez gozatzeko aukera izango dugu. 42 ikuskizun eskaini dituzten 40 konpainia igaro dira bertatik.

Guar arituko diren konpainiak Tio Teronen Semeak, Vincent de Rooij, Denis Santacana, Proyecto Larrua eta Manez eta Kobreak dira. Horrez gain, bigarren aldiz ikusi ahal izan dira herriko Fidias Fundazioa eta Andoni Aresti Dantza Eskola taldeek prestatutako ikuskizunak, biak ere “Tokiko Eszena” ekimenaren barruan aritu direnak, Leioako Musika Bandarekin batera.

Programazioa amaituta, arratsaldean Umore Azoka 2018ko Sariei buruzko epaimahaiaren erabakia ezagutaraziko da, kategoria hauetan: Kaleko Ikuskizun Onenaren Saria; Euskadiko Kaleko Ikuskizun Onenaren Saria; eta Hasten ari den Ikuskizun edo Artista Onenaren Saria. Epaimahaiaren erabakia ikuskizunaren kalitate artistikoan, kalitate teknikoan, orijinaltasunean, sorkuntzan, berrikuntzan eta erakargarritasunean oinarrituko da.

Aurten epaimahaia osatu dutenak hauek izan dira: Xabina Claverie, Hameka Kaleko Arteen Fabrikako arduraduna (Luhuso); Laura Etxebarria, Bilboko La Fundición aretoko eta bertako La Temporada, Dantzaldia eta Lekuz Leku Jaialdietako Zuzendarikidea; Borja Ruiz, Antzerki zuzendari, antzezle, pedagogo eta ikerlaria; Nando Piñeiro, Egia-Gasteszena-Donostia Kulturako programatzailea; eta Anna Giribet, FiraTàrregako Programazio teknikaria.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude