Umore Azokak kaleko sorkuntza artistikoan interesa duten profesionalentzat izena emateko epea ireki du

Umore Azoka kalea sorkuntza artistikorako gune gisa erabiltzeko interesa duten profesionalentzako izen emate eta akreditazio epea zabaldu du. Bertan parte hartzeko eskaria gauzatzeko epealdia apirilaren 27ra arte egongo da zabalik, eta Azokaren webgunean egin ahal izango da: http://www.umoreazoka.org/es/inscripcion-de-profesionales/.

Berrogeita bi konpainia (Euskal Herriko 21, Estatuko 12, Europako 5 eta Leioako 4) eta erabateko hainbat estreinaldi izango dituen programa artistikoaz gain, akreditatzen diren profesionalek aurreikusita dauden jarduera espezifikoetan parte hartu ahal izango dute. Horien artean daude SAREAren-Antzokien Euskal Sarearen Batzar Nagusia eta Artekale-Sarea III. topaketa. Bertan, euskal konpainiak gaur egun aurrera eramaten ari diren prozesu artistikoak aurkeztuko dira.

Horrez gain Umore Azoka Leioak ADDEren (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) katalogoaren aurkezpena jasoko du, eta horren barruan “Umore Meetingak” edo profesionalei eta konpainiei zuzendutako negozio bilera azkarrak ere antolatuko dira. Bertan egongo da, baita ere, Artekale espazioa, Euskal Herriko Kaleko Arteekin erlazionatutako eragile guztien topagune profesionala. Ostiralean, maiatzaren 18an, artistei eta profesionalei zuzendutako harrera ekitaldi ofiziala egingo da. Ekitaldi horretan Umore Azoka Leioa 2017 sariak eta Umore Azoka 2018 Sari Berezia banatuko dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.