Umore Azokaren XXIII. edizioaren sariak ezagutarazi ditu epaimahaiak

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, jakinarazi ditu gaur XIX. edizioaren sariak.  Lasala, Amer i Àfrica, Kolektiv Lapso Cirk y Barsanti konpainiak dira aurtengo saridunak.

“Ikuskizunari, hiri ingurunea, ikus-entzuleak interpretazio koreografiko paregabea ikustera daraman agertoki bilakatzeagatik eta atmosfera hipnotikoa sortzeagatik” saritu du Epaimahaiak Lasala taldearen “Microclimate” lana Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Sariarekin.

Kataluniako Amer i África konpainiak Kale Ikuskizunik Onenaren Saria jaso du “Envà” obragatik, “ikuskizunari, zirkua, birtuosismoa xumetasunarekin eta gizatasunarekin batera agertzen den lengoaia bilakatzeagatik, horretarako objektu berrien erabileraren ikerketa, hiri ingurunea eszenarako arkitektura gisa eta ikus-entzuleen berezko inplikazioa integratuz”.

Italiako Kolektiv Lapso Cirk konpainiarentzat izan da Artista/ikuskizun berri Onenaren Saria “Ovvio” lanagatik “ikuskizunari, oreken bitartez, elkarren arteko konfiantzan eta konplizitatean oinarrituta dagoen eta arriskua, sotiltasuna, dotoretasuna eta orijinaltasuna uztartzen dituen eta itxuraz xumea eta xaloa den jolasa planteatzeagatik”.

Gainera, Epaimahaiak Barsanti Konpaniari eman dio Aipamen Berezia “Kale Gorrian” obragatik, “ikuskizunari, gizarte eta politika arloan oinarritutako gaia planteatzeagatik, Kaleko Arteen Lengoaiak berez dituen baliabideen erabilera adimentsua eta ausarta eginez”.

Aurten epaimahaia osatu dutenak hauek izan dira: Xabina Claverie, Hameka Kaleko Arteen Fabrikako arduraduna (Luhuso); Laura Etxebarria, Bilboko La Fundición aretoko eta bertako La Temporada, Dantzaldia eta Lekuz Leku Jaialdietako Zuzendarikidea; Borja Ruiz, Antzerki zuzendari, antzezle, pedagogo eta ikerlaria; Nando Piñeiro, Egia-Gasteszena-Donostia Kulturako programatzailea; eta Anna Giribet, FiraTàrregako Programazio teknikaria.

Gainera, kontuan hartu behar da Zanguango Teatro konpainiak Umore Azoka Leioa 2018 Ohorezko Saria jaso zuela pasa den ostiralean, bere 25 urteko ibilbideagatik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.