Antzinako Lamiako

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurko argazkia, Javier Landeta Menak aspaldian egina, antzinako Lamiakoren irudia islatzen du. Egun ia ezer ez da geratzen, egun bukatzeke den auzo horretako PERRIaren ondorioz, argazkian agertzen diren etxean gehien-gehienak bota baitira.

Bertan ere antzinako trenaren bide zaharrak ikus daitezke, etxeen ondo-ondotik igarotzen zirenak. Eta trenaren bide eta etxeen artean, kotxeentzako errepidea igarotzen zen soilik.

Aldatzen joan da hori, PERRI-ren ondorioz nagusiki. Eta aldatuko da ere, falta diren zatiak bukatutakoan. Onerako? Seguru lehen zegoen baino hobeto egongo dela, oso zaila lortzea ez zena, auzo hauek jasaten zuten narriadura kontuan hartuta. Zalantzakorragoa da egun aurreikusita dagoenarekin auzoak beharko lukeen bezain ondo egongo ote den. Ezen, trenbidearen ordezkoa den Metroaren bideak, argazkiak erakusten digun Lamiakoko zatian ez bada ere, Txopoeta eta Lamiakoaren zati nagusian etxebizitzetatik gertu, oso gertu, igarotzen jarraituko baitu, horrek eta ondoko errepideak eta fabrikek sortzen duten zarata handia eraginez.

Hori horrela izan ez dadin Metroa lurperatzea, aspaldiko Lamiako eta Txopoetako auzotarren aldarrikapena, gauzatzea izango litzateke aterabidea. Baina ez dirudi hori dagoenik instituzio publikoen agendaren lehentasunen artean. Ba ote dago gaia Leioako Udalaren agendan edota herriko alderdi politikoenean? Eta Lamiako eta Txopoeta auzoetako auzotarrenean?

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude