UPV/EHU: Ordu beteko lanuztea eta konzentrazioa deitu dituzte lankide baten heriotza dela eta

Maiatzaren 21ean Bilboko Ingeniaritza Eskolan istripu larria gertatu zen: aldez aurretik inzidente eta istripua gertatutako emergentzia irteera ate batetik sartutako langile bat eskaileretatik behera jausi eta kolpe larria jo zuen buruan. Horren ondorioz konortea galdu zuen eta emergentziek Gurutzetako Ospitalera eramanda bertan eman du hilabete eta erdia koman. Azkenean, ezbeharra heriotza bilakatu zen iragan ostiral arratsaldean.

LAB sindikatuak gertatutakoa salatu zuen. Aipatu eskailerek ez zutela aplikagarri zaien araudia betetzen eta beste zenbait irregulartasun salatu zuen. Gainera, ordutik pasatutako denbora osoan ez duela istripuaren inguruko informaziorik jaso, ez Osalanetik, ez Lan Ikuskaritzatik, ezta UPV/EHUko Zuzendaritzaren aldetik adierazi zuen sindikatu horrek.

Gaur, LAB sindikatuarekin batera, Steilas, CCOO, UGT eta ELA sindikatuek ordu beteko lan-uztea -eguerdiko 12:00etatik 13:00etara- eta konzentrazioak deitu dituzte unibertsitate osoan. Leioako Campusean, konzentrazioa, 12:15etatik 12:45etara egingo da, Mikel Laboa Plazan.

Zabaldutako komunikatuan, UPV/EHUn “unibertsitateko langileek bizitza galtzerainoko istripuak gertatzen jarraitzea salatzen dugu”, adierazi dute sindikatuek. Horrexegatik, “langile guztiei burutuko diren ordubeteko lanuzte eta konzentrazioetan parte hartzera dei egiten diete” unibertsitateko bost sindikatuek.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude