Prest dago 2018ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Beste behin ere, ALBEren eskutik, eskualdeko bertsolariak prest daude Uribe Kostako txapelaren bila joateko. 25 bertsolari, belaunaldi ezberdinetakoak, lehiatuko dira martxoaren 9an, 16an eta 24an, Erandion, Algortan eta Sopelan hurrenez hurren.
Kanporaketak eta finalaurrekoa bertso-poteo formatuan egingo dira, 4 bertsolariz osatutako 3 saio bakoitzean. Eta finala 6 bertsolarik osatutako saioa izango da.
Aurtengo edizioan, zoritxarrez, ez dira Leioan arituko eskualdeko bertsolariak. Hala ere, bertsolari leioaztarren parte hartzea bermatuta dago txapelketan. Bost izango dira txapleketan parte hartuko duten Leioako bertsolariak: Inazio Vidal, Xabier Sainz de la Maza, Beñat Vidal, Arrate Illaro eta Peru Vidal.
Lehen kanporaketak hurrengo ostiralean, martxoaren 9an, izango dira, Erandioko Goika, Ziaboga eta Coliseo tabernetan. Bertan Inazio Vidal, Xabier Sáinz de la Maza eta Beñat Vidal bertsolari leioaztarrak arituko dira.
Bigarren kanporaketak martxoaren 16an, ostiralez, jokatuko dira, Algortako Sanico, Túnel Boca eta Villamonte tabernetan.
Finalaurrekoak eta Finala bera, martxoaren 24an, larunbatez, jokatuko da, Sopelan. Finalaurrekoak Dunbala, Laiak eta Etxekhi tabernetan. Finala, gaueko 22:00etan hasita, Plaza Beltzan izango da. Eguna borobiltzeko, bazkaria ere antolatu dute, Artadi Garagardotegian, 15 €ren truke. Izena emateko epea martxoaren 18ra arte luzatuko da, honako bi moduak erabilita: albegetxo@gmail.com-era eposta bidalita edo 605 70 43 85 telefonora dei eginda.
Laburrean
Zer Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa 2018
Nork antolatua Algortako Bertsolari Eskola
Kanporaketak
LEHEN KANPORAKETAK
Eguna: Martxoaren 9a, ostirala
Ordua: 19:00etatik aurrera
Tokia Erandio
Bertsolariak:
- Saioa, 19:00etan Goika tabernan: Inazio Vidal, Irene Ezkurra, Xabier Sainz de la Maza eta Iñigo Kortazar.
- Saioa, 20:00etan Ziaboga tabernan: Josu Landeta, Xabier Albizu “Txuri”, Galder Bilbao “Txapi” eta Beñat Vidal.
- Saioa, 21:00etan Coliseo: Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Daniel de Miguel.
BIGARREN KANPORAKETAK
Eguna Martxoaren 16a, ostirala
Ordua 19:00etatik aurrera
Tokia Algorta
Bertsolariak:
- Saioa, 19:00etan Saniko tabernan: Imanol Uria, Pello Etxebarria, Maddalen Ruesgas eta Peru de Pedro.
- Saioa, 20:00etan Tunel Boca tabernan: Peru Vidal, Naroa Torralba, Haritz Urrutikoetxea eta Aritz Landeta.
- Saioa, 21:00etan Villamonte tabernan: Arrate Illaro, Itxaso Paya, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta Maider Barañano.
FINALAURREKOAK ETA FINALA
Eguna Martxoaren 24a, larunbata
Ordua Egun osoko egitaraua
Tokia Sopela
Finalaurrekoak
- Saioa 13:00ean Dunbala taberanan
- Saioa 17:00etan Laiak tabernan
- Saioa, 19:00etan Etxekhi tabernan
Finala: 22:00etan Plaza Beltzan.
BAZKARIA:
Non Artadi garagadotegian
Ordua 14:30ean
Prezioa 15€
Izen ematea albegetxo@gmail.com / 605 70 43 85. Martxoaren 19a baino lehen