Urriaren 20ko presoen aldeko Donostiako manifestaziora joateko autobusa antolatu da

Urriaren 20an Orain presoak lelopeko Donostiako manifestaziora joateko autobusa antolatu da Leioan. Izena emateko epea zabaldu da. Kartela Kurkudi Herriko Tabernan eskegi da, eta ahal bait azkarren izena ematea eskatu dute, autobusa ondo antolatu ahal izateko. Irteera Mastitxu Udal Euskaltegiaren aurreko autobus geralekutik egingo da, arratsaldeko 15:30etan.

‘Orain presoak’ jendarte-dinamika zabala

Orain presoak dinamika ekainean aurkeztu zuten. Bertan, agiri bat plazaratu zuten 45 lagun ezagunek: Irati Agorria (Gizarte Hezkuntzako ikaslea), Uxue Alberdi (idazalea eta bertsolaria), Arantza Aldezabal (EHUko irakasle eta ikertzailea), Felix Arrieta (Deustuko Unibertsitateko irakaslea), Dani Arranz (Ortuellako PSEko zinegotzi ohia eta Bizkaiko Gobernadore Zibil ohia), Garazi Arrula (idazlea), Maite Asensio (kazetari eta idazlea), Carlos Askunze (REAS Euskadiko koordinatzailea), Joseba Azkarraga (Sareko bozeramailea eta Eusko Jaurlaritzaren Sailburu ohia), Félix Cañada (abokatua), Mikel Casado (Filosofian lizentziatua eta Hitz&Hitz fundazioko kidea), Angel Elías (EHUko Gizarte Lanen eta Lan Harremanen Fakultateko Dekanoa), Xabier Euzkitze (kazetari eta EITBko aurkezlea), Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi taldeko abeslaria), Mari Luz Esteban (Gizarte antropologiako irakaslea EHUn eta militante feminista), Eva Ferreira (Athletic-en futbolari ohia), Mandi Figueroa (La Jodedera musika taldeko kidea), Anaiz Funosas (Bake Bideako bozeramailea eta Bakegilea), Laura Gómez (Gipuzkoako Diputazioko Berdintasun zuzendari ohia, militante feminista), José María Gorordo (Bilboko alkate ohia), Garazi Hach Embarek (Saharar ekintzailea), Zuriñe Hidalgo (abeslaria eta telebistako aurkezlea), Pedro Ibarra (EHUko Politika Zientzietan katedraduna), Karmele Ibarra (Pentsionistak Martxan plataformako bozeramailea), Olatz Iglesias (Gizarte Integrazioan goi-mailako graduatua), Virginia Imaz (Pailazoa, teatro zuzendaria eta ipuin kontalaria), Pili Kaltzada (kazetaria eta komunikazioan aditua), Ibon Larrinaga (boxeolaria), Sara Majarenas (preso ohia eta genero indarkeriaren biktima), Zesar Martínez (EHUn Soziologia irakaslea eta Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea), Martxelo Otamendi (kazetari eta Berria egunkariaren zuzendaria), Galder Pérez (EITBko kazetaria, antzerkilaria eta gidoilaria), Félix Placer (teologoa, idazlea eta Herria 2000 Elizaren kidea), Paul Ríos (Lokarri, bakearen aldeko plataformako zuzendari ohia eta zuzenbidean lizentziaduna), Josefina Roco Sanfilippo (Nazioarteko eta Kultura arteko ikasketetan doktorea, militante feminista), Danele Sarriugarte (itzultzaile eta idazlea), Ilaski Serrano (kazetari eta EITBko aurkezlea), Castillo Suárez (idazlea eta euskara teknikaria), Maika Tamerón (Hibaikako zuzendaritza batzordeko kidea, arraunlari ohia, administraria), Kirmen Uribe (idazlea), José Luis Uriz (Parlamentari ohia eta PSN-PSOEko zinegotzia), Xabier Usabiaga (EITBko aurkezlea), Ane Zabala (kazetaria eta antzerkilaria), Patxi Zabaleta (abokatua, idazlea eta Aralarreko buruzagi ohia), Ramón Zallo (EHUko katedraduna Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean), Mario Zubiaga (Zientzia Politikoetan Doktorea).

Dinamikak aurkezpen-bideo bat ere ekoitzi du. Hauxe da: 

Urruntzearekin bukatzea, larriki gaixo dauden presoak, zigorren batuketa eta lehen graduen aldaketa, lehentasunak

Agirian diotenez, «pasa den maiatzaren 4an bizitako egun historikoaren ostean –ETAren desagertzeaz ari direlarik–, parez pare ireki zaigu hainbeste sufrimendu sortarazi duen ziklo luze honi amaiera emateko aukera, elkarrekin lan eginez, elkarri begiratuz, elkarri entzunez, ditugun adostasunei lehentasuna emanez eta elkarrekin bidea eginez». Euren aburuz, «oraindik bada, ordea, sufrimendua sortzen jarraitzen duen auzi bat (…). Egun, jadanik ETAk existitzeari utzi dion arren, 269 euskal preso daude euren senideengandik ehunka edo milaka kilometrora urrunduak. Espetxean dauden pertsona hauek euren eskubideen jabe izan arren, oraindik ere salbuespen-neurriak ezartzen zaizkie, Espainiako zein Europako legedien aurka doazenak, eta, presoa ez ezik, senideak, bereziki haurrak eta adin nagusiko pertsonak ere zigortzen dituztenak».

Ildo horretatik, lau lehentasun dira urriaren 20ko manifestazioaren deitzaileen iritziz, lehen bait lehen konpondu beharrekoak: urruntzea, larriki gaixo dauden presoak, zigorren batuketaren aplikazioa eta lehen graduen aldaketa. Haien ustetan, euskal presoei ezartzen zaien espetxe-politika iraganean kateatuta dago eta ez-ohiko lege batean oinarritzen da. Horregatik, «korapiloak askatzeko unea de. Orain. Elkarbizitzeko unea. Urteetan sortutako jendarte-arrakalak elkarrekin sendatzeko unea. Orain. Batru ezin izan garenok batzeko unea da. Orain presoen auzia konpontzeko unea da». 

Horrexegatik, Orain Presoak dinamika jarri dutela martxan adierazi dute eta urriaren 20rako antolatu duten manifestazioa, «herri honetan inoiz izan den mobilizaziorik handiena bilakatzen laguntzera deitu dituzte herritarrak».


‘Orain Presoak’ dinamikaren manifestazioaren bideo-iragarlea

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude