Waterpolo: gizonezkoen seniorrak ligako bigarren garaipena lortu du Navarra C-ren kontra (7-3)

Gizonezkoen seniorrak Euskal Herriko Ligaren bigarren garaipena lortu du Sakonetan Navarra C taldea 7-3 garaitu ondoren. Aurreko asteko garaipenari jarraipena eman ahal izan dio talde leioaztarrak eta partidu garrantzitsua atera du aurrera. Horrela, sailkapeneko bigarren postuan kokatzen dira, Askartza B-rekin lidergoa partekatuz.

Navarra C harrobiaren taldea da, jokalari gazteekin, baina horrek ez du esan nahi aurkari erreza denik. Partiduaren lehen minutuetan berdintasun handia egon da, bi taldeen defentsak erasoak baino hobeto egon baitira. Bigarren zatian defentsan ondo jarraitu eta, erasoan ideiak argitzen hasi ahala, golak sartzen hasi dira.

Hirugarren laurdenean markagailuan abantaila hartu dute leioaztarrek eta defentsa lan onarekin jarraitu dute, beraz, talde nafarrak ezin izan du ezer egin ate leioaztarra gainditzeko. Nabarmentzekoa Xabi Vazquez jokalari gaztearen partidua. Berria da aurten taldean eta 7 goletatik 4 sartu ditu berak.

Hurrengo jardunaldian Arabako Lautada Waterpolo taldearen aurka arituko dira Leioako Waterpolo Taldearen gizonezkoen seniorrak. Mendizorratzeko igerilekuetan jokatuko dute, hilaren 22an, 10:00etatik aurrera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude