Waterpolo: Jai handia eta gizonezkoen seniorraren lehen garaipena Euskal Herriko Ligan

Larunbatean ospatu zuen Leioa Waterpolo taldeak denboraldi berriko jaia. Jaia eta taldeak aurten izango dituen talde ezberdinen aurkezpena uztartu zituzten Boulebarrean prestatutako ospakizunean.

Lehenik eta behin, elkartearen talde ezberdinen aurkezpena burutu zuten. Eta denon argazkia atera zuten piruliaren eskaileretan jarrita.

Horren ostean etorri ziren egunean zeharreko ekimen ezberdinak: umeentzako jolasak, aurpegi-margoketak eta puzgarriak. Txosna ere jarri zuten egarria kentzeko. Elkartekide eta jokalrien arteko bazkariaren osterako utzi zituzten herrik kirolak eta mus arina. Eta arratsaldeko lehen orduetarako, txokolatea gozoa banandu zuten, eta hori nahi ez zutenentzako taloa ere. Hori guztia minidiskoarekin alaituta.

Gauaren hasierarekin batera, DJ Markelin-en txanda heldu zen. Eta eguna bukatzeko, berri on bat: Gizonezkoen senior taldea, Donostia Waterpolo menperatu zuen (7-10) Euskal Herriko Ligaren  1. jardunaldian, Donostian jokatutako partiduan.


Info +: Leioa Waterpolo taldeak 2017ko Waterpolo egunaren harira prestatutako bideoa:

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude