XI. Umeen Bizikleta festak Erandio, Leioa eta Berango zeharkatuko ditu igandean

Aurtengoan ere bi gurpilen gaineko kirola protagonista izango da XI. Umeen Bizikleta Festan. Elkar Kirolak txirrindularitza-elkarteak antolatzen duen ekitaldi honek, Erandio, Leioa eta Berangoko kirolariak biltzen ditu.

Urriaren 22an, igandean, adin guztietako jendea biltzea helburu duen bizikleta festa honen ekintza nagusia 9,5 kilometroko ibilbidea izango da, 11:00etan Erandioko Obieta kaletik irten, Leioa zeharkatu eta Berangoko Moreaga parkera 13:30ak aldera heltzeko asmotan. Leioara 12:30ean aldera iritsiko dira txirrindulariak, itsasadarreko errepidetik sartu eta Bulebarrera igoko dira, eta bertan indarberritzeko aukera edukiko dute Berangorantz abiatu baino lehen.

Arratsaldean jolasak izango dira Berangoko Moreaga parkean txikienentzat, apar festa, bizikletak konpontzeko tailerra, DJ Xaibor eta txokolatada jaiari amaiera emateko.

Parte hartu nahi duenak, izena eman behar du www.ubfesta.org helbidean.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude