XX. mendeko 70. hamarkadaren lehen urteetako Leioako ikuspegi panoramikoa

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurkoan iragan mendeko 70. hamarkadaren lehen urteetako panoramika ekarri dugu gure argazki zaharren atal honetara.

Torrresolo ingurutik atera dago argazkia. Baina ez da honen buruan agertzen zaigun argazki bezalakoa jatorrizkoa, askoz luzeagoa baita. Honelakoxea:

Bertan, ikusten denez, azaltzen zaigun herriak zerikusi gutxi du gaurkoarekin. Torresoloko antzinako baserriaren goiko partetik atera da argazkia. Eta erakusten digun herria da Artatzagane, Ciuter auzoa, St. George Ikastetxea (ez gaurko tamaina eta konfigurazioarekin), San Bartolomé eta Avanzada errepidearen inguruko hainbat etxe zahar, gehienak egun ez daudenak.

Goian, eskumaldean, Karmelidarren Komentua ere azaltzen zaigu, egun eztabaida biziaren erdigunean dagoena, Kirol Elkarte pribatu bat eraikitzeko dagoen asmoagatik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude