Zaharrago, ikaskurago :: PISA

Gorka Azkarate I Irakaslea

Udaberri honetan 15 urteko leioaztar batzuei  PISA probetan parte hartzeko aginduko zaie. 2019ko abenduaren 6an, Finlandiarrek independentzia eguna ospatzen duten egunean, proben emaitzak argitaratuko dira aldi berean mundu osoan. ELGA-OCDE elkarteko estatuetan eta beste 80 bat estatutan, zehazki.

Emaitzak, aurrekoan, 2015ean egin ziren probetan, oso txarrak izan ziren gure EAEn. Prentsako sektore batzuek aprobetxatu zuten gure hezkuntza sistemari egurra emateko. Ikus 2016ko abenduaren 7ko hemerotekak: “Euskadi suspende en PISA”, “Los alumnos vascos por debajo de la media española”, eta abar.

Edo proba horiek oso gaizki diseinatuta daude edo ez gara munduko onenak hezkuntza kontuetan.

Gure hezkuntza sistema eredu bezala jarri zaie katalanei: gurean gurasoek hautatzen dute zein izango den gure bi hizkuntza ofizialetan H1 eta zein H2. Dozena bat eredu dauzkagu: A, B eta D (+ batzuetan ahazten den X eredua, non ikasleak euskara irakasgaian ebaluatzetik salbuetsita dauden). Eta gero, lau bider hiru: hezkuntza publikoa, pribatua eta itunpekoa. Gure hezkuntza sistema posiblea da neskak eta mutilak bereiztea, posiblea da H2 hori ez ikastea edo maila oso triste batean ikastea, posiblea da atzerriko hizkuntza batean gure hizkuntza ofizial batean baino hobeto jakitea. Posiblea da bazterkeria sustatzea eta, hala eta guztiz ere, diru publikoa jasotzea. Erlijio bat ikas daiteke unibertsitatera sartzeko nota igotzeko.

Lanbide Hezkuntzako erdiko zikloan sartzeko probetan, esate baterako, ikasleek ingelesa edo frantsesa hautatzen dute eta gaztelania edo euskara. Gehienak frantsesa eta euskara jakin gabe sartuko dira.

Gure ikasleei esango zaie PISA proba horiek OSO inportanteak direla eta horregatik beren lehenengo hizkuntzan egin beharko dituzte goitik behera, lau orduz, ereduak eredu.

https://www.berria.eus/paperekoa/1873/002/001/2018-02-07/ikasleen_erdiak_euskaldundu_gabe.htm

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude