Zazpi udaltzain lanpostu betetzeko deialdia egin du Udalak

Lehiaketa-oposizio libre bitartez Leioako Udaleko karrerako funtzionarientzat, LPZ-n bete gabe dauden Udaltzain lanpostuko zazpi dotaziorako Udaltzain jarduteko zazpi (7) lanpostu huts betetzeko deialdia irekitzen da 2019ko maiatzaren 28an argitaratutako Estatuko Aldizkari Ofizialean agertu bezala. Lanpostuak Administrazio Bereziaren Eskalakoak, Zerbitzu Berezien Azpieskalakoak, eta Udaltzaingo motatakoak dira. Honetarako eskabideak aurkezteko epea ekainaren 26ra arte izango da.

Eskabide eredua webgune honetan atxikituta dago eta Erregistro Orokorrean ere dago eskuragai. Eskabideak Alkate Udalburuari zuzenduko dizkiote, Korporazioaren Erregistro Nagusian eta bulegoko orduetan

Bestelako oinarriak 2019ko maiatzaren 10eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 88.zenbakian ikus daitezke.

Info +

OPE_Leioa_2017

OPE_Leioa_2018

Bases_Leioa_Agente_policia_local

Eskabidea_Udaltzaina

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude