Zenbait ekimen U13an Bilbora joateko

Argazki kolektiboak eta bideo bat zabaldu dira Sarek deitu duen U13ko manifestaziora deituz

Azken egunotan hainbat ekimen burutu dira Urtarrilaren 13an Sare herritarrak Bilbon deitutako manifestazio nazionalera deituz. Mobilizazioa “Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude. Giza eskubideak. Konponbidea.Bakea” du lelo nagusitzat. Era berean, euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko aldarria egiten du.

Ostiral gauen burutu zen lehen ekimena. Gaueko 8:00etan zegoen deitua jendea Plaza Gorrian elkartzeko. Asmoa argazkia egitea hurrengo larunbateko presoen aldeko mobilizaziorako deitzeko. Lehenengo eta behin, argazkia atera zuten Sakoneta Polikiroldegiaren aurreran, pankarta handiaren inguruan bilduta. Bertan, Sarek deitutako manifiestaziora deitzeaz batera, Ibon Iparragirre preso gaixo ondarrutarraren egoera gogoratu zuten bildutakoek.

Horren ostean, Plaza Gorriko eskaileretan atera zuten beste argazki bat. Berau bukatuta, Plazaren barandan eskegi zuten atondutako pankarta handia.

Ernairen gazteak ere, Bilbora deika

Ernai gazte erakunde abertzaleak ere bere ekarpena egin nahi izan du preso eta iheslarien aldeko manifestazioraren harira. Hala, gaur bertan bideo bat zabaldu dute, “Leioako gaztekok prest gaude, zuekin gaude” lelopean. Bertan, azken asteotan Leioan jorratutako presoen aldeko ekimenak biltzen dituzte. Era berean, datorren ostegunean burutuko den mahai-inguruaren berri ematen dute. Bera Kurkudi herriko tabernan burutuko da, arratsaldeko 19:30ean hasita. “Kartzelako egiak. Norbanakotik kolektibora” izenburuaren inguruan jardungo dute Ainhoa Gutiérrez San Torcuato, Iñaki Gonzalo Casal eta Xabier de la Maza Peña preso ohiek.

Bideoa “Leioako gazteok prest gaude, zuekin gaude” adieraziz bukatzen dute, herriko gazteak urtarrilaren 13ko preso eta iheslarien alde Bilbon burutuko den manifestazio nazionalera joateko dei eginez.

Bideo osoa, 1:43ko iraupenekoa, hemen ikus dezakezu.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude