Zer berri? :: Arantxa Iturbe, “Honetara ezkero”

Esan gabekoek, isilik gordetakoek, erdizka adierazitakoek ere moldatzen gaituzte.

“Ez dago dena kontatu beharrik”, esan ohi da, eta halaxe jokatzen dugu. “Hiztuna da pentsamendua”, ikasi genuen, baina ezinezkoa da berbetara ekartzea burura etortzen zaigun guztia; “ezta komeni ere!”, aholkatuko dizute.

Arantxa Iturberen ipuin maleziatsu hauetan ere ustekabeko asko izango dira, pertsonaiak eta gertakariak katramilatzen ikusiko dituzu isilpekoen kariaz, oker ulertuak bezainbat ager litezke susmoak. Umorezkoak batzuetan, gaiztoak sarritan.

Inkomunikazioak irteerarik gabeko kalezulo batera eraman ditzake jende arteko harremanak, ez aurrera ez atzera, krisiak bueltarik ia ez daukan tokira. Eta honetara ezkero, beharbada ez da inoren laguntzarik izango estualditik irteteko.

Denoi suertatu zaigu, noiz edo noiz, ernegaturik galdetzea: “Zer, ez al duzu ezer esan behar?”.


Laburrean

Egilea  Arantxa Iturbe

Argitaletxea  Susa literatura

Zenbatekoa 16,15 € (paperean) / 3,63 € (liburu elektronikoa)

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  136

Argitarapen-urtea  2017

Lizentzia  Creative Commons by-sa

ISBN  978-84-17051-07-5

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude