Argiaren abiaduran poparen planeta ezberdinetatik garraiatzen gaituen disko berria aurkezten du Baobabs Will Destroy Your Planet talde iruindarrak. 60ko hamarkadako pop kanta atseginetatik hasita 90eko hamarkadako brit-popa gogorarazten diguten bederatzi abestiz osaturiko lana da.
Aurreko diskoarekin konparatuz, erritmoek eta ahots melodiek indarra irabazten dute sintetizadoreek zutenaren aldean. Lehen diskoan Abbey Road estudioetara joan ziren buruan zuten indie britaniar soinuaren bila; oraingoan, estudioko lan gehiagorekin lortu dute zuten helburua.
Baobabs Will Destroy Your Planet talde iruindarra honako lagun hauek osatzen dute: Eneko Reketibate (bateria), Eymard Uberetagoena (Gitarra eta ahotsa) eta Iñaki LLarena eta Amaia Zalbide (sintetizadoreak). Musika ekoizpena, grabaketa, nahasketa eta masterizazioa Iñaki Llarena eta Leyre Aranguren-en lana izan da.
Laburrean
Egilea Baobabs Will Destroy Your Planet
Diskoetxea Autoekoizpena
Formatua CD / MP3
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Ur azpiko tanta (02:35)
2. Gogoan (02:52)
3. Posible ahal da (02:52)
4. Lehentasunak (04:43)
5. Debekatua (02:34)
6. Hostoak (02:42)
7. Hater (02:21)
8. Zarata (03:53)
9. Zurea da (02:39)