Zer berri? :: “Asla” diskoa

Asla taldea Oier Aslak (gitarra eta ahotsa) 2016an Etxebarrin (Bizkaia) sortutako proiektua da. 2001 eta 2004 urteen artean Maldan pop-rock taldean aritu ostean eta urte askoren isilunearen ondoren, 2013an tabernetan bertsioak abesten hasi zen, eta, gaur egun, Asla taldeaz aparte, Parte Hartzeko Kontzertuak ere eskaintzen ibiltzen da.

Oierrek bere kanta propioekin 2016aren bukaeran bakarka eman zuen lehenengo kontzertua, baina berehala Gurutze Etxebarria gehitu zitzaion ahotsetan, gaur egun duten formazioa osatuz. Jazz, gypsy jazz eta bossa nova mundutik dator Gurutze, eta, Marcel Manouche eta Hirukia taldeetan aritu ostean, gaur egun Gurutze’s Manouches gypsy jazz taldean ere dihardu.

Bikote akustiko honek sentimenduz eta energiaz beteriko abestiak eskaintzen ditu bere zuzenekoetan, sentitzen dutena kantatuz eta kantatzen dutena sentituz.

Etorkizunean banda formazioa osatzeko asmoarekin ari diren bi musikari hauek 2019ko urtarrilean kaleratu zuten beraien lehenengo maketa. Bertan, formatu akustikoan grabatutako bost kanta aurki daitezke, baita taldearen nondik norakoak zeintzuk izango diren erakusten duen banda formatuan grabatutako beste abesti bat ere, zeinekin bideoklip bat ere egin.

Laburrean

Egilea  Asla

Diskoetxea  Taupaka

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Creative Commons by-sa

Abestiak

1. Udazkeneko hostoak bezala
2. Plastikozkoak
3. Desioen irla
4. Leihoak
5. Gaur
6. Gaur… eta bihar

Bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude