Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.
Danele Sarriugarte Elgoibarren jaio zen 1989. urtean. Itzulpengintzan lizentziatua da eta Elearazi itzulpen blogaren kudeatzailea. Erraiak da argitaratu zuen lehenengo liburua, 2014. urtean.
Laburrean
Egilea Danele Sarriugarte
Argitaletxea Elkar
Zenbatekoa 14,75 €
Hizkuntza Euskara
Orri-kopurua 124
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Copyright
ISBN 978-84-9027-806-2