Balea Zuria argitaletxearen lehen liburua da Luis Garderen Barbaroak baratzean poemarioa. Garde idazle aski ezaguna da gurean, ibilbide oparoko poeta. Eta, liburu honen kasuan, Luisek apustu arriskatua egin du. Liburu ez ohikoa idatzi du, landua, sinbolismoz betea, erpin askokoa.
Nobela bat (Ehiztariaren isilaldia, 2015, Pamiela Euskadi Literatura Saria jasotakoa) eta zazpi poema liburu argitaratu ditu: Oihan nabarra (2004, BBK-Euzkaltzaindia), Haize hegoaren aroak (2007, Pamiela), Gertakarien urtzea (2008, Alberdania, Joseba Jaka Beka), Unplugged (2009, Kutxa Fundazioa), Maizter arrotza (2013, Erein), Trenen abiadura (2014, Pamiela), Eremuen birkalifikatzea (2014, Pamiela, Xabier Lete Poesia Saria).
Laburrean
Egilea: Luis Garde
Argitaletxea: Balea Zuria
Zenbatekoa: 14,00 €
Hizkuntza: Euskara
Orri-kopurua: 132
Argitalpen-urtea: 2017
Lizentzia: Copyright
ISBN: 978-84-947263-1-6