Zer berri? :: ‘Beste belaze batzuen gozoan’, Eskean Kristö taldearen disko berria

Beste belaze batzuen gozoan da Arratiako boskotearen lan berria. Aurrekoak Baga-Biga diskoetxearekin argitaratu ostean, autoekoizpenera jo dute disko honetan.

Autoekoizpena da, hain zuzen, Eskean Kristök dastatu nahi izan duen “belazeetako” bat. Zigilu propioa sortu dute (Trumonots Records) eta beraiek hartu dute argitalpenaren gaineko ardura guztia. Horrela bada, aurtengo udan zehar atalka taxutu dituzte grabazioak Berrizko Lorentzo, Mungiako Gaua eta Bilboko BSO estudioetan. Ekoizle eta gidari Cesar Ibarretxe beteranoa izan dutelarik. Horratx bigarren “belaze gozoa”.

Kolaboraziorik ere bada: “Zer dabixu?” kantako teklatuak Igor Delgado Martinenak dira. “Zer dabixu?” eta “Gogó” abestietako perkusioak Asier Garciak eta Vicent Zaragozak grabatu dituzte. Eta Doctor Deseo taldeko Francis Diezek, berriz, ahotsa.

Azote kaldüz! (2014) eta Ezkurrik onenak (2016) diskoen aldean, esan daiteke soinua gaurkotu eta dotoretu dutela, rock&roll klasikoa oinarri harturik betiere. Oraingo honetan, gainera, beste ñabardura batzuk ageri dira aurkeztu dituzten 10 konposizioen zirrikituetan: zipriztin psikodelikoak, punk pultsioa, bluesaren kadentzia edota melodia poperoak, besteak beste. Halatan, estilistikoki ere, beste belaze batzuen gozoan libre ibili nahi izan dute.

Hitzetan, Pello Artabek hain berea duen tonu ironikoa sumatu daiteke, zirikatzaile eta burlati: gaua, sexua, droga, musika eszenaren deriba edota zenbait herri tradizioren burugabekeria.

Laburrean

Egilea  Eskean Kristo

Diskoetxea  Trumonots Records

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpenurtea  2018

Lizentzia   Copyright

Abestiak

1. Dirdira-dardara (3:44)
2. Zaldiak negarrez (3:37)
3. Mamamamarroa (4:00)
4. Gurdiari tiraka (4:26)
5. Zer dabixu? (4:23)
6. Galtzen ere ikasi behar da (3:23)
7. Refugee (3:29)
8. Koipez bustiko gara (3:27)
9. Gogó (4:43)
10. Hankartea zerora (2:21)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.