Zer berri? :: “Bioklik”, Axel Luzarragaren azken liburua

Bilbo, XXI. mendearen erdialdea: teknologiak lagundutako demokrazia garatu batean bizi gara denak, biodemokrazian, non bizitzako xehetasun guztiak geure botoz erabakitzen ditugun, sakelakotik zuzenean egindako bozketaz: greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak merkatutik desagertu behar duen ala ez, edo balizko delitu baten akusatua erruduna den ala ez. Gardena eta garbia dirudi sistemak, hiritar guztien partehartzea eskatzen eta bermatzen duena, baina perfekzio horren ifrentzua ezagutuko du Txetxu Urrutik, bere emazte Nere Pozaren hilketagatik salatu eta atxilotzen dutenean.

Distopia bihurtzen diren utopien tradizio politikoan (Orwell eta Huxleyren itzala nabarmen), irakurlea harrapatzea lortzen duen eleberri indartsu eta erritmo bizikoa idatzi du Asel Luzarragak, geure gizartearen gaitz eta joeren gainean pentsarazten duen begirada kritiko eta ironiko batekin: nolako familiak eraikitzen ari garen, nolako eskolak, telebista, entretenimendua, polizia, justizia, kartzela…


Laburrean

Egilea  Asel Luzarraga

Argitaletxea  Elkar Argitaletxea

Zenbatekoa  25,00 € (paperean) / 13,29 € (liburu elektronikoa)

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  428

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9027-815-4 (papera), 978-84-9027-816-1 (liburu elektronikoa)

 


Info + 

Asel Luzarraga: “Liburua idazten hastean imajinatu nituen gauza batzuk errealitatea dira gaur egun

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude