Lau urteko etenaldiaren ondoren, Elkano Browning Cream taldeko Mikel Azpiroz, Franck Mantegari eta Dave Wilkinsonek berriro elkartu dituzte beren kultura eta musika sustraiak, eta orain arteko diskorik indartsuena eta borborkariena sortu dute: Bor Bor. Hammond organoa, gitarra eta bateria konbinatuta ageri duten plastizitateak jazza eta bluesa ditu oinarri, baina mugak gainditzen ditu erritmoa eta melodia modu ahaltsu eta liluragarrian nahastuta.
Laburrean
Izenburua Bor bor
Egileak Elkano Browning Cream
Diskoetxea Mamusik
Zenbatekoa 15,00 € (CD)
Formatua CD / MP3
Hizkuntza Bat ere ez
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Bethany 3:47
2. Ping Pong Jon (7:41)
3. Trains Speeding (8:03)
4. Bor Bor (9:05)
5. Kaiju (7:18)
6. Wah T (6:42)
7. Egan Jam (5:36)