Siroka Bizkaian jaiotako rock laukotea da. 2009tik eszenatokiak sutan jarri dituzte Euskal Herri osoan, eta Udinen (Italia), Londresen (Inglaterra) eta Madrilen (Espainia) jotzeko aukera ere izan dute 9 urtetako ibilbide luzean.
Maria Riverok (ahotsa), Gorka Chamorrok (bateria), Eriz Perezk (gitarra) eta Joseba Urruelak (baxua) osatzen dute taldea.
5 disko kaleratu dituzte beraien ibilbide oparoan, denak autoekoitziak.
Haize Berriak (2009). Iñaki Esparzarekin grabatua eta MusikHerria diskoetxearekin kaleratu zuten.
Karosi (2011). Tio Peten grabatu zuten Karlos Zubiagaren eskutik eta Javi Palaciosen nahasketarekin. Musikherriaren zigilupean argitaratu zuten disko-liburu honek Ibon Sanchez ilustratzailearen margolanak zituen eta Unai Bergara arduratu zen maketazioaz.
3.SZN (2013). Andoaingo Garate estudioan grabatu zuten Kaki Arkarazoren gidaritzapean eta Taupakaren eskutik kaleratu zuten. Alain Urrutia margolariak egin zuen diskoaren diseinua.
Ura (2016). Unai Mimenzaren gidaritzapean grabatu zuten Tio Pete estudioan, eta Marta Lopez arduratu zen diskoaren arte diseinuaz. Taupakaren eskutik kaleratu zuten.
Buruz Behera (2018). Muxikon estudioetan grabatu dute Txortx Etxebarrietaren eskutik. Diseinuaz Arrate Etxebarria arduratu da, eta Aritz Garciak egin du maketazioa eta logo berria. SRK Records taldearen zigilu berriaren bitartez kaleratu dute diskoa.
Laburrean
Egilea Siroka
Diskoetxea SRK Records
Zenbatekoa 10,00 € (CD) / 6,00 € (disko digitala)
Formatua CD / MP3
Hizkuntza Euskera
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Creative Commons by-sa
Abestiak
1. Buruz behera (04:26)
2. Talkak (03:42)
3. Ez duzu aukeratu (03:50)
4. Periko (03:55)
5. Ez dira galdu (03:58)
6. Aztarnak (03:06)