Zer berri? :: ‘Dena oskol’, Izaki Gardenak-en azken diskoa

Aurtengo udan Sevillako La Mina estudioan grabatu eta nahasi dituzte zortzi kanta berriok Raúl Pérezen gidaritzapean (Pony Bravo, Maika Makovski, Guadalupe Plata…). Taldeak Erraia Diskoak zigilupean argitaratzen duen lehen lana da.

Xehetasun guztiak zaindu nahi izan dituzte, bai soinu aldetik eta baita edizioari begira ere: Dena oskol biniloan eta CD formatuan eskura daiteke hemen.

Kontzertuetara ere itzuliko dira, eta taldekide aldaketa bat ekarriko du horrek: diskoa grabatu zuen Danilo Forondak (gitarra) ezin izango du taula gainean egon, eta lehenengo diskoak grabatu zituen Joseba B. Lenoirrek astinduko ditu sei sokak.


Laburrean

Egileak  Izaki Gardenak

Diskoetxea  Erraia Diskoak

Zenbatekoa  15,00 € (biniloa) / 10,00 € (CD)

Formatua  Biniloa / CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

Canciones

1. Haiek gu (2:10)
2. Dena oskol (3:33)
3. Burdin jantzia (3:22)
4. Ekaitzen arrazoien bila (5:08)
5. Etorkizuna (3:31)
6. Zutzean (3:38)
7. Azalak ezin hartu (4:05)
8. Irten (4:35)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude