Izarok entzuleak harrapatzen ditu erraietatik jaiotzen zaion musika intimo eta sentsibilitate sakonekoarekin.
Bere bigarren lana, Eason, aurrenekoa (Om) baino kontzienteagoa da zentzu askotan: bazekien bigarren hau etortzea nahi zuela, bazekien norekin egin, nola, nondik eraman nahi zuen eta bazekien zertarako. Aurkitze bat kontatu nahi izan du Izarok disko honetan, bere buruaren aurkitzea, galduta zegoela konturatzetik zoriontasunera. Sosegua eta perspektiba.
Disko fisikoa hainbat dendatan eros daiteke, besteak beste Power Records-en, Elkar-en eta Fnac-en, baina baita beste herri askotan eta kontzertuetan ere; disko digitala, berriz, iTunes, Amazon eta Google Play plataformetan eskura daiteke, adibidez.
Kanten testuak, aitzitik, hemen eskuratu daitezke.
Laburrean
Egilea Izaro
Diskoetxea Izaro, Gran Sol
Formatua CD / MP3
Hizkuntza Elebiduna
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Creative Commons by-nc-nd
Abestiak
1. Er(h)ori (3:52)
2. De más (4:16)
3. Delirios (4:29)
4. Zure ezpainen itsasoan (4:51)
5. Neguprenoa (3:44)
6. Zuri begira (5:04)
7. Donostia (5:40)
8. Devil (4:46)
9. Pick Up (3:19)
10. La felicidad (3:28)