Esku ikusezinaren itzal luzea. Ekonomialarien erretorikaren kritika du izenburu Joseba Permach-en liburua, UEU eta UPV/EHUren artean argitaratua. Ekonomiaz, liberalismo eta neoliberalismo ekonomikoaz, azken krisi ekonomikoaz, eta, egungo diskurtso ekonomioez dihardu egileak bere liburuan.
Liburuak ekonomiaz dihardu, batez ere, zientzia ekonomikoaren paradigma nagusia den liberalismo ekonomikoaz. Alabaina, haren diskurtsoa eta funtzioa ikertzea du helburu: lehenik, liberalismo ekonomikoaren sortzailea izan zen Adam Smithen lana, ondoren neoliberalismoaren sustatzaileak izan ziren Hayeken eta Friedmanen testuak, eta, azkenik, egungo aditu ekonomikoen diskurtsoa. Hiru garai, baina helburu bera: zientzia ekonomikoaren diskurtsoak, haren erretorikak eta metaforek sistema kapitalistaren legitimazioan, iraunkorki, betetzen duten funtzio soziala aztertzea.
Laburrean
Egilea Joseba Permach Martin
Argitaletxea UEU, UPV/EHUrekin koedizioan
Zenbatekoa
Hizkuntza Euskara
Orri-kopurua 134
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia 978-84-8438-652-0