7 urte pasatu dira beraien azken lana kaleratu zenetik, eta denborak aldaketak ekarri ditu beste behin formaziora: Ivan Zabalegik eta Joseba Poncek taldea utzi zuten, eta diskoa grabatzeko Aida Torres aritu da baterian; ohikoa denez, Maite Arroitajauregik biolontxeloa jo du. Aurkezpen kontzertuetarako, aldiz, Karlos, Javi, Xabi eta Enekori Borja Toval (Sacco) eta Sergio Gonzalez (Izaera, Sorkun…) gehituko zaizkie.Lan berria CD eta LP euskarrietan dago salgai.
Laburrean
Egilea Lisabö
Diskoetxea bIDEhUTS
Zenbatekoa 15,00 € (LP+CD) / 12,00 € (CD)
Formatua Biniloa / CD
Hikuntza Euskara
Argitalpen–urtea 2018
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Errautsaren bezpera 2. Nomaden zirkulu tematia 3. Olio tantak ezpainetan 4. Oroimena galdu aurretik idatzi gabeko gutuna 5. Hegaldiaren etenaldian 6. Amuz inguratuta 7. Denboratik kanpo bizi garenok