Zer berri? :: “Ezra Pound”-en poesia kaiera

Susa argiteletxeak argitaratutako Mundo Poesia Kaieraren bildumaren 25. alea da Ezra Pound-i eskeinitakoa. Beñat Sarasolak apailatutako hitzaurrean dioenez «poeta gutxi dira XX. mendean Ezra Pounden garrantzia eta prestigioa eskuratu dutenak. Erreferentzia ezinbestekoa izaki, eragin handia izan du ondorengo poetengan. Gurean, esaterako, presentzia azpimarratzekoa du Bernardo Atxagaren Etiopia poema liburuan; hango “etcetera” famatuak, adibidez, Poundengandik hartuak dira.

“Make it new!” (Egizu berri!) izan zen Pounden aldarri ezagunetako bat, modernismo anglosaxoiaren goiburu bihurtu zena denborarekin. Berritasunaren eta hausturaren poetika bultzatu zuen, Harold Rosenberg arte kritikariak, “berritasunaren tradizioa” deitu zuen horren ildoan. Izan ere, Pounden obra irakurrita, bistakoa da berritasuna eta tradizioa ez direla zertan kontzeptu kontrajarriak izan; alderantziz, biak hertsiki loturik egon daitezke, halako moldez non, berritasuna tradizioa ulertzeko modu berri bat baino ez den. Ikustea besterik ez dugu zenbat erreferentzia tradiziozko aurki daitezke Pounden poesian. Ondare poetiko greko-latindarra aldean du beti, hainbesteraino ezen ugariak baitira erabiltzen dituen latinezko esamolde eta hitzak (poemen titulu direnak sarri). Halaber, trobadoreen poesiaren (Provincia Deserta poema ederra) eta Errenazimentuko poesiaren (Dante) arrastoa ez da nolanahikoa» […]


Laburrean

Egilea  Ezra Pound

Itzultzailea  Luigi Anselmi

Argitaletxea  Susa literatura

Zenbatekoa  9,50 € (paperean) / 3,63 € (liburu elektronikoa)

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  64

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17051-10-5


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude