2011n Donostian jaiotako musika taldea da Siete C. Urte hartan, Familia LP autoekoitzia argitaratu zuen; 2014an, Jóvenes en celo EPa; eta, 2016an, taldean aldaketak egin ostean, beste EP bat: Buenos vivientes. Orain, 2018an, Gen nómada EParekin dator. Lau abesti, espiritu kritiko musikaleko zurrunbilo bat.
Siete C taldeaRaúl Abuin (ahotsa), Guido López de Vicuña (bateriak), Iker Amezaga (gitarra), Eduardo Amado (gitarra eta teklak) eta Iker Hernández (baxua) musikariek osatzen dute.
Laburren
Egileak Siete C
Diskoetxea Autoekoizpena
Formatua EP
Hizkuntza Gaztelania
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Copyright
Abestia 1. eRRe (04:08) 2. Capitán (04:01) 3. Ventanas (04:54) 4. La proposición (04:50)