Hesian (Sakana, Nafarroa, 2006) taldearen zortzigarren diskoak Hasiera izenburua du, eta rockaren eremuan ditu erritmoak bustita. Hesian taldearen musika ibilbideak parametro jakin batzuekin funtzionatu du, eta bikain atera zaio: bi abeslari (neska eta mutila), rocka eta haizeak. Baina eskema eta hezurdura musikalari abegikor, liluragarri eta erakargarriak diren abestiak gehitu behar zaizkio taldeak ospea lortzeko eta mantentzeko urteetan. Hori ere eskuratu du. Hesianen Hasiera diskoak osagai eta baliabide ugariagoak bildu dizkio egitasmoari. Arbizu, Madril, Girona eta Bartzelonara joan dira diskoari ginga jartzera.
Soinuak oso jo sakona eta lodia du, eta, soinuaren gorpuzkera zabaldu egin denez, txundigarriagoak egingo zaizkigu abestiak, baina ikuskizuna atondu egiten dute, ziur. Berriro ere, rockak jan egin dio tokia haize atalari, bi kanta esanguratsu eta singlegarrietan (“Nire bihotza” eta “Plazandreak”) ez dira ageri. Rock trinkoa, tempo erdikoak, erdi baladak, italiar kutsuko abestiren bat hitzetan esateko libre egingo gaituen horren bila joateko. Beraz, esango dugu Hesian taldeak rock and rollaren jarrera eta urteetako izerdiak lan indartsuan biribildu dituela eta kantak egiteko urteetako eskarmentua trebaturik ageri dela Hasiera diskoan. Garden eta sutsu.
Laburrean
Egilea Hesian
Diskoetxea Baga Biga Musika Ideiak
Zenbatekoa 14,00 €
Formatoa CD
Hizkuntza Euskera
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Copyright
Kantak
1. Ez dago printzerik
2. Nire bihotza
3. Plazandreak
4. Maitasun faltsuari
5. Ida(ha)zten
6. Disfonia
7. Iluntasuna naiz
8. Begi bustiak
9. Begiak
10. Ziklikak gara