Zer berri? :: ‘Ia hemen’, Juanjo Olasagarrareren poesia liburua

Xabier Lete IV. Poesia Saria

«Irabazle geratu den Ia hemen liburuaren ezaugarrien artean, poemen egikera aberatsa eta hats luze zein sakonera handiko hausnarketa izatea goraipatu du epaimahaiak. Ironia baliatzen du egileak, ausart eta anker. “Hemen ez da ezer gertatzen” esanez labur genezake esaten den guztiaren gainezkaldiaren ostean geratzen dena.

Poema bilduma anitza da formen, irudien eta gaien ikuspegitik. Gizon egin baten bizitzaren pusketatik sortzen den hausnarketa aldi liriko eta aldi berean petrala eskaintzen du Juanjo Olasagarre euskal poeta ezagunaren obra honek. Urbanotasuna, naturarekiko atxikimendu mikatza, norberarekiko arroztasuna, itzuleran beti norabait iristea, maitasuna, ez-maitasuna, bulkada homoerotikoak, hausnarketa filosofikoak, hona bildumako ildo oparoak.

Horregatik epaimahaiak Ia hemen bilduma hau hautatu du, aho batez, Xabier Lete poesia sariaren laugarren ediziorako».

(Epaimahaiaren aktatik hartuta)


Laburrean

Egilea  Juanjo Olasagarre

Argitaletxea  Pamiela argitaletxea

Zenbatekoa  14 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  120

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9172-055-3

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude