Zer berri? ‘Inor ez delako profeta bere mendean’, Asier Amezagaren liburua

Gabriel Aresti behin eta berriro azaleratzen den poeta dugu. Bere izenaren eta poemen errepika eta errepliken gaineko hausnarketa plazaratzen du saiakera honek. Denboran atzera eta aurrera eginez, hainbat gertakizunen arteko mapa zabaltzen du. Horretarako, Arantzazuko Batzarra, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena, Euskaldunon Egunkariaren itxiera, Guggenheim Museoa edota Bilboko Aste Nagusia bezalako uneak eta guneak ditu hizpide.

Zer esan diezagukete etengabeko itzuleran bizi diren poetikek egungo euskal gizarteari buruz? Zer bitartekaritzek osatzen dute Aresti eta bere garaiarekiko irakurketa beti biziak? Iraganarekiko errepika traumatikotik haratago, afektu berriak katalizatzeko, bide berriak urratzeko, balio ote diezaguke Arestiren poetikak?

Asier Amezaga (Getxo, 1986) soziologian doktorea da, Harritik herrira, Gabriel Arestiren paperak euskal kultura eta gizartean, 1954-2014 tesiarekin. Euskal Herriko Unibertsitatean egin zuen doktoregoa, Espainiako Hezkuntza Ministerioaren bekarekin. Brnoko Masaryk Unibertsitatean ibili da euskara eta euskal kultura irakurle eta bere ikerketa-ibilbidea sendotu nahian dabil orain. Indaga gizarte-ikerketako kooperatibako kidea ere bada.


Laburrean

Egilea  Asier Amezaga

Argitaletxea  Erein argitaletxea

Zenbatekoa  15,00€

Hizkuntza  Euskara

Orri kopurua  216

Argitalpen urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9109-326-8


Liburuaren aurkezpen ekitaldia

Euskaraldia
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude