Zer berri? :: Eraul: “Iraultza”

“Saudade sentipenari eman behar zaion suzko erantzuna da Iraultza. Hazten jarraitzeko behar den independentzia emozionala eta nortasunaren emantzipazioa. Hazten laguntzen duen bidaia berezi honen parte izan nahi baduzu entzun diskoa beldurrik gabe”.

Hamaika urte inguru zeramatzan Asier Beramendik talde irudikatu batentzat abestiak irudikatzen. Gotemburgon, Suedian, 2013 urtean lehen lana grabatu ondoren, Donostira etorri eta Julen Idigorasen laguntzarekin (bateria eta bigarren ahotsak, Skakeitan) Eraul taldea osatu zuen: Borja Anton (gitarra elektrikoa eta biolina, Skakeitan ); Maria Bustos (txeloa), Garazi Esnaola (pianoa, hammonda eta bigarren ahotsak, 3gabe2, Margot) eta Julen Barandiaran (baxua, Burun Danga, Izaro, Skifire). Americana, folk, eta popetik elikatzen diren doinuek mugitzen dute Eraul, kontraesanez blai heldutasunaren atzetik ihesi. Jatorrizko sei taldekideen azken kontzertua izango da.

Abestiak

1. Behin (03:51)
2. Elephants på Andra Långgatan (03:25)
3. Shame (03:34)
4. Aimar (04:57)
5. Ura (03:31)
6. Egia (02:21)
7. Maja Lindblom (03:30)
8. Interlude (01:42)
9. For Eli, Forever After (03:29)
10. Katarsia (05:20)
11. Etxea (03:53)


LABURREAN

Egilea:  Eraul

Diskoetxea:  Eraul / Gran Sol

Zenbatekoa:  10,00 €

Formatua:  CD

Hizkuntza:  Elebiduna

Argitalpen-urtea:  2017

Lizentzia:  Copyright

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.