Zer berri? :: “Kabitu ezina”, Aintzane Usandizagarena

Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbestez… Zortzi istorio idatzi ditu Aintzane Usandizagak bere lehenengo liburu honetan; egunerokotasun grisean zirrikituak eta giza harremanetan arrakalak bilatzen dituzten ipuinak, jendeei eta egoerei begirada zorrotz eta sakona eskaintzen dakitenak, agerikotik harago doazenak; hitz zehatzarekin asmatzen duten kontakizunak, zaurian hatza sartzen duenaren trebeziaz eta ausardiaz.

En breve

Izenburua  Kabitu ezina

Egilea  Aintzane Usandizaga

Ilustratzailea  Pili Aguado

Argitaletxea  Elkar Argitaletxea

Salneurria  13,78 €

Hizkuntza  Euskera

Orrialde-kopurua  120

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9027-941-0

“Kabitu ezina” liburuaren aurkezpenaren bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude