Zer berri? :: ‘Kezko bola batek itoak birikak’, Miel Angel Elustondoren liburua

Zerk eraman zuen Helena Tiucalerat? Nor zen Amerika izeneko kubatarra? Zergatik elkartu ziren 3.546 arima bertzerik ez zuen Guatemalako herri txiki hartan? Eta Ñana, nor zen Ñana? Nolatan bukatuko zuten Ñanak eta Helenak Iruñean?

Zer galdu zitzaion Garbiñeri Dakotan, Pine Ridge lakoten erreserban? Zerk lotzen zuen Johnny Douglas Euskal Herriarekin?

Eta On Jaime? Zer darabilkio On Jaimeri buruan?

Gurutzatzen diren bideak eta gurutzatzen diren munduak. Latinoamerikatik Nafarroako geografia, bertzeak bertze, zeharkatzera eramanen gaituen istorioa da honakoa. Euskara, literatura, sikarioak, ustelkeria… giro beltzezko eleberri eder askoan.

—Amerika, zenbat balio du inoren biziak Tiucalen? -galdegin dio emakumeak.

Eta Baztanen?

Idazle oparoa

Miel A. Elustondok idaztea du lanbide, eta irakaskuntzan, argitaletxe munduan eta hainbat irrati- zein telebista-saiotan (Sautrelaren sustatzaile eta gidoilari izan da) parte hartu du urteotan. Horrez gain, Berria zein Argia agerkarietan hamaika lan argitaratu ditu. Argazkilaria ere bada. Euskarara ekarri ditu Jim Thompson idazle eta gidoilari estatubatuarraren hiru eleberri (Hiltzailea nire baitanAmorruaren ume eta Litxarreroak), hirurak Igela etxean, eta sorkuntzan ere aritua da. Western Basque Festival (Susa, 2007) eta William A. Douglass, Mr. Basque (Pamiela, 2011) idatzi ditu besteak beste. Liburu honekin Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko I. (H)ilbeltza bekaren irabazlea izan da.

Laburrean

Egilea  Miel A. Elustondo

Argitaletxea  Txalaparta

Zenbatekoa  17,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  250

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17065-67-6

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude