Zer berri? :: “La fuerza de la fragilidad, Doctor Deseoren azken diskoa

Doctor Deseo taldearen La fuerza de la fragilidad. Palabras ante el espejo diskoa César Ibarretxe soinu teknikariak grabatu, nahastu eta masterizatu du Gaua Studio, Keep Rollin’ Studio eta BSO estudioetan 2018ko urtarril, otsail eta martxoan. Edu Basterrak teknikari lanak egin ditu baxuaren grabazioan. Hitzak eta doinuak Francis Diezek egin ditu. Laguntzaileen zerrenda: Marta Ortiz (hitzak, “Nire munstroa”), Aiora Renteria (koruak, “Adiós”), Ander Hurtado de Saratxo (perkusioak, “Adiós” eta “Que me quiten lo bailado”), Karlos Giménez (pianoa, “Alfarera de sueños”), Edu Basterra (koruak, “Sigo bailando”). “Una mirada distinta”, “¡Cuánto frío hace en Saturno!” eta “Corazón de tango” (CD-DVD) kantetan: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Waldemar Machmar, kontzertinoa. Fernando Velázquez, zuzendaria. Spinny Walder, produkzio musikala. Marc Blanes & Ernesto Maestro, grabaketa eta nahasketak. Jaime Gutierrez & Alfred Tapscott, produkzio laguntzaileak. Rubén Diez, gainbegiratzailea. ABS & Argilun, argiztaketa. Ogeita4, kamera eta operadoreak. Javier Agirre Erauso, argazki zuzendaria. Pausoka, bideo grabaketa eta nahasketa orokorra. Jabi Elortegi, bideo zuzendaria. Karlos Trijueke & TAOM (“Adiós” bideoklipa). Lur Merino (diseinuak).

Taldeak dantzatu aditza maiz erabiltzen du hitzetan. Adiera berezia du taldearentzat horrenbeste aldiz baliatzeko. Dantza eginez lakek gatzaizkio jendeari. Dantzatzen geure burua atsegin dugu. Gorputzari eta espirituari on egiten diogu dantzatzen. Mugimendu geldo edo bortitzak txundigarriak izan daitezke. Dantzak pizten ditu ametsak, emozioak eta errealitateak… eta desirak.

Diskoak dituen abesti indartsuenetan garage eta dance musiken osagaiak aurkituko ditugu gitarra zalea den rock boteretsuarekin nahastuta, batzuetan Australiako garagea etor dakiguke burura, besteetan grunge amerikarra gitarrez lepo. Tarte askotxotan ohartuko gara dantzatzeko den dance-aren ukituaz baita leloetan ere. Dancea gustukoa du Doctor Deseok eta bada modua ere garagea ulertzeko. Elektronikarekin jolas egiteko ere ongi datorkie. Oso era naturalean nahastu dituzte erritmo ahaltsu, kementsu eta gitarra zaleak elektronikako dance kutsuekin. Saxoa fin eta leun sartuko zaigu arnasketa askean, “Adiós” abestia lekuko.

Liburua gehi CDa eta DVDa, bai. Balio erantsia eman nahi zaio argitalpenari eta Doctor Deseo zaleei gauza berezi bat eskaini. Kanta berriekin batera Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin egindako hiru bertsio sartu dira. Liburua Doctor Deseo taldearen oparia da eta oparigai. Mezu hau helarazi nahi zaio zaleari: oparitu Doctor Deseo.


Laburrean

Egilea  Doctor Deseo

Diskoetxea  Baga Biga Musika Ideiak

Zenbatekoa  20,00 €

Formatua  Liburua + CD + DVD

Hizkuntza  Gaztelania

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Pequeños héroes (3:56)
2. Adiós (4:36)
3. Por la madriguera del conejo blanco (4:10)
4. El cuento de la botella y sus dos mensajes (3:42)
5. Sigo bailando (3:29)
6. Nire munstroa (3:49)
7. Que me quiten lo bailado (4:00)
8. Alfarera de sueños (2:54)
9. Una mirada distinta (3:29)
10. ¡Cuánto frío hace en Saturno! (5:35)
11. Corazón de tango (4:41)

 


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude