Zer berri? :: Maider Zabalegi, “Bidean”

Maider Zabalegik (Oiartzun, 1976) hiru disko argitaratu zituen Alaitz eta Maider bikotearekin (Alaitz eta Maider, 1997; Inshala, 1999; eta Auskalo, 2002). Bakarka Zuei kaleratu zuen 2017an. Maider Zabalegik Lezoti estudioan grabatu du bigarren diskoa, Bidean, 2018an. Grabaketa, ekoizpena eta argazkiak Gorka Urrak egin ditu. Moldaketak: Gorka Urra eta Urbil Artola. Nahasketak eta masterizazioa (2019an): Gorka Urra eta Beñat Igerabide (“Hemen ez bada, han”, hitzak). Diseinua: Zirrikitu. Diskoak laguntzaileak hauek izan ditu: Joseba Loinaz (pianoak, “Min bizi” eta “Akotz”), Iñigo Asensio (hammond, “Zirrara”, “Agurra” eta “Hemen ez bada, han”), Peio Gorrotxategi (hammond, “Akotz”), Beñat Igerabide (ahotsa, “Hemen ez bada, han”), Matthieu Haranboure (baxua, “Hemen ez bada, han”), Xabi Solano (soinu txikia, “Soinu txikia”), Cristina Vertiz (biolinak, “Akotz”), Orkaitz Arbelaitz (biolontxeloa, “Akotz”). Maider Zabalegik talde sendoa kudeatu du, ondoan izango ditu Gorka Urra, Urbil Artola, Maria Soriazu, Karlos Aranzegi eta Santi Romano.

Kantariak “Bidean” izenburua eman dio lan berriari. Orain arte Maider izen soilarekin sinatu izan du musika ibilbidea, baina, 2019tik aurrera, Maider Zabalegi izango da bere izen artistikoa. Maider Zabalegik dio bizitza bidaia bat dela, ez dakiela noiz hasiko den, ezta noiz bukatuko den ere. Bidean diskoari beste horrenbeste gertatzen zaio. Agian uste dugu kanten hasiera eta bukaerekin dena bukatzen dela, baina Maider Zabalegiren abestiek harrapatu egiten gaituzte, ez dute ez hasiera ez bukaerarik, continuum bat eraiki arte entzulearen buruan. Baditu kantak pop-rock euskarrian, baladak, amerikar folka eta rocka, countrya, kanta pausatuak eta arinak, alaiak eta sentikorrak. Bizitza izugarria bada, izutzeko moduko abestiak egin ditu Maider Zabalegik. Baina izugarriak, egundokoak, alimalekoak. Laburtuz, diskoak ilusioa barreiatu eta txertatu nahi dio entzuleari. Besterik gabe eta erraz esan gabe.

Laburrean

EgileaMaider Zabalegi

DiskoetxeaBaga-Biga Musika Ideiak

Zenbatekoa10,00 € (CD)

FormatuaCD / MP3

HizkuntzaEuskara

Argitalpen-urtea2019

LizentziaCopyright

Abestiak

1. Lanbrotuta (2:46)
2. Agurra (3:58)
3. Akotz (3:59)
4. Soinu txikia (3:49)
5. Bidezidorrean (3:17)
6. Zirrara (3:22)
7. Haur motxiladunei (2:32)
8. Hemen ez bada, han (3:41)
9. Min bizi (2:17)

Diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude