Zer berri? Mikel Santos ‘Belatz’-en “Gerezi garaia”

Teoria ederren zale baino, ekintza-gizona dugu Lucio Urtubia. Haren bizitza etenik gabeko borroka bat izan da, eta, batzuek kontrakoa uste duten arren, ondare hori utzi digu, Lucioren altxorra. Belatzek luze galdekatu du Lucio hainbestetan kontatutako pasadizoen inguruan, ekintzak, lekuak, pertsonak, gertakizunak, atmosferak iruditan zehaztasunez islatu ahal izateko. Hala, bada, cascantearraren biografo ofizial bihurturik, ezagutzen genituen abenturak eta ezagutzen ez genituen beste hainbat pasadizo ere kontatuko dizkigu irudigile iruindarrak. Euskaraz estreinakoz, Cascanten emandako haurtzaroa, lehen banku-desjabetzeak, poliziei iskintxo egiteko asmatutako trikimailuak, familia-kontuak, Citibank banketxearekin egindako negoziazioa, muga-zeharkaldiak… Guztia edo ia guztia kontatuko digu Luciok akzioz eta ekintzaz betetako orri hauetan. Izan ere, anarkista menderaezin honek dioen bezala: «Ezer egiten ez duen iraultzaile bat apaiz bat besterik ez da».

Mikel Santos Belatz (Iru- ñea, 1974), ilustrazioa eta komikigintza ditu ofizio. Mikel Urmenetaren sortze- taldearen parte da eta, bai nazio zein nazioarte mailan, hainbat haur-ipuin ilustratu ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da Tim Burtonek berak zuzendutako Pesadilla antes de Navidad (Penguin) filmaren komikirako egokitzapena. Horrez gain, elkarlanean egindako eta hainbat hizkuntzatan argitaratutako testu-liburutan parte hartu du. Osasuna Fundazioarentzat 90 minutos en el Reyno eta Nafar Gobernuarentzat Una aventura en tres tiempos komikien egilea da ere.


Laburrean

Titulua  Gerezi garaia. Lucio Urtubiaren biografia ilustratua

Egilea  Mikel Santos “Belatz”

Argitaletxea  Txalaparta

Zenbatekoa  22 €

Hizkuntza  Euskera

Orri-kopurua  138

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17065-18-8

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude