Zer berri? “Munduko zazpi herrialdeetako ipuinak” Joseba Sarrionaindiaren eskutik

Dohai eta finezia handiz, egileak munduko kultura desberdinetako istorio, irudimen, sentipen eta koloreak ekartzen ditu euskararen unibertsora eta, alderantziz, euskal gazteak gonbidatzen munduko zenbait herrialdetara bidaiatxo bat egitera. Elkarren arteko errespetu, begiramen eta miresmenean oinarritutako interkulturalitatean.

Bakoitzak herrialde bateko ipuina kontatzeko bildu gara. Ipuinak munduko leku urrunetatik datozen arren, euskaraz kontatuko ditugu.

Joseba Sarrionaindia hartu dugu biltzaile, itzultzaile eta idazkari, pasaporterik eskatu ez digulako eta gure ortografia eta gramatika akatsen beldurrik izan ez duelako.

Ez dakigu berak zergatik izan duen liburu hau egiteko gogoa. Ondo konpontzen omen da umeekin, eta zoroekin. Eta lehengoan ahapeka esan zigunez, aspalditik du ume ipuinak entzuteko gogoa, helduek benetakotzat kontatzen dituzten ipuinak geroago eta gutxiago konprenitzen dituelako…

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, 1958) Soziologia eta filologia ikasketak egin zituen. Kartzelan egon zen 1980tik 1985ra arte, eta geroztik, exilioan ibili da. Gaur egun Habanan bizi da eta hango unibertsitateko irakaslea da.

Euskal idazle honek obra ugaria eta kalitatezkoa idatzi du. Poesian, gogoangarriak dira: Izuen gordelekuetan barrena (1981), Kartzelako poemak(1992) eta Hnuy illa nyha majah yahoo (1995). Ipuingintzan, oso ezagunak dira: Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1986) eta Iparraldeko orduak (1990). Mikroipuinetan: Ez gara gure baitakoak (1989), Han izanik hona naiz (1992) eta Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk (1995). Eleberriak ere idatzi ditu: Lagun izoztua (2001) eta Kolosala izango da (2003). Umeentzako irakurgai eta abestiak ere egin ditu: Ainhoari gutunak (1990), eta Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako (2010), oraingo honetaz gain.

Saiakeraren alorrean idatzi dituenetatik, oso interesgarriak dira: Ni ez naiz hemengoa (1985), Marginalia (1988), Hitzen ondoeza (1997), liburu bereziki handia den Moroak gara behelaino artean? (2010), Lapur banden etika ala politika (2015) eta Bizitza ez al da oso arriskutsua (2018).

Laburrean

Izenburua   Munduko zazpi herrialdeetako ipuinak

Egilea  Joseba Sarrionaindia

Ilustratzailea  Pedro Osés

Argitaletxea  Pamiela

Zenbatekoa  14,50 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  112

Argitalpen-urtea  2010

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-7681-575-5

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude