Zer berri? :: Non zaude?, Leihotikan taldearen disko berria

Sei urte igaro dira Iruñeko Leihotikan taldeak estudioko azken lana argitaratu zuenetik. Taldeak atera berri duen azken disko hau (Non zaude?) CD bikoitza eta karpeta irekidun binilo formatuetan dator. Aurreko lan guztiak bezala, Iruñeko Gor diskoetxearekin atera dute.

Taldeak bi zatitan aurkezten digu lan hau: ‘Egoen lehian’ eta ‘Bizientzat zein hilentzat’. Kanta landuak, zehatzak eta Leihotikanen unibertso hori indartzen dutenak. Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko estilo zehatzarekin, bestelako estiloez ere blaitu dira diskoaren osotasuna aberasten duten erritmo erdiko abestiekin, energia, amorrua, indarra eta goxotasunik galdu gabe.

Berriz ere hitz burutsu eta interesgarriz ongi hornituriko proposamenarekin datorkigu taldea: immigrazioa, musika negozio gisa, sexu esteretipoak, faszismoaren berpiztea… baina baita gai personalak edo ironikoak ere.

‘Egoen lehian’ Artikako El Sotano estudioetan grabatu zen 2017ko urriaren bigarren hamabostaldian, Iker Piedrafita soinu teknikariarekin; ‘Bizientzat zein hilentzat’, berriz, Iruñeko K estudioetan grabatu zen 2018ko irailaren 10etik 21era, Alberto Porres soinu teknikariarekin.


Laburrean

Egileak  Leihotikan

Diskoetxea  Gor Diskoak

Zenbatekoa  16,00 € (biniloa) / 14,00 € (2 CD) / 9,00 € (MP3)

Formatua  Biniloa / 2 CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Ahaztu ezinik (zure muxuak) (3:10)
2. Ehizakiaren bila (2:48)
3. Suizidio kolektiboa (1:49)
4. Hemen geratzeko (3:21)
5. Eman beste aukera bat (2:10)
6. Kontuak eskatzen badizkidate (2:56)
7. Egoen lehia (3:03)
8. Abenduan (3:06)
9. Leihoan orduak (2:14)
10. Non zaude? (3:00)
11. Patriarka arraren arrakasta (2:08)
12. 89 (3:10)
13. Zakurren dantza madarikatua (3:16)
14. Idoloak gurtzen (2:29)
15. Herrimina (3:32)
16. Kasu txo! (2:19)
17. Musika&Mezua (3:11)


Leihotikan taldearen Non zaude? diskoaren bideoklipa


Info + 

Webgunea  leihotikan.net

Facebook  facebook.com/leihoatikan.taldea

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude